PRODUKZIO HANDIKO ETA ABIADURA HANDIKO TRESNAK
Makina, diseinu, material, tresna eta programa berriak merkatura iristeak aldaketa handia eskatzen zuen ekoizpen-prozesuei aurre egitekotan.
5 ardatz ala gehiagoko CNC Makinek CAD-CAM potenteagoa eskatzen dute. Abiadura handiaren, Ultradoikuntzaren eta Nanoteknologiaren eskaerekin batera, mekanizazio-estrategia oso araztuak dituen produkzio-prozesu arretatsu bat izatera behartzen dute.
KUALIFIKAZIO HANDIKO TALDEA
Etengabeko aldaketa guztiei irtenbideak eta erantzun zuzena emateko, Material, Tresna, Makina, CAD-CAM eta Mekanizazio Prozesuetan kualifikazio handia duten zenbait langilek osatutako talde bat eratu da, gure bezeroek persona horiengan konfiantza izan dezaketelarik, errendimendu handia lortzeko bidean.
ENPRESETARAKO TREBAKUNTZA
JANA TOOLS-ek, halaber, Ebaketa-Tresna, Material eta Ekoizpen Hobekuntzarako Ikastaro Teknikoak eskaintzen ditu, arlo horietan ezagutza handitu nahi duten enpresa eta profesionalentzat.